2007-04-25

Irakurtzeko plazerra kutsatzeko...

Hasieran planteatu dudan galderari buruz: zelan sortu, esnatu, kutsatu... irakurtzeko plazerra?
Badaude erantzun saiatu direnak eta ideaia aproposak planteatu dutenak.
Umeei irakurtzeko plazerra deskubritzen laguntzeko 11 pausu
proposatzen dituzte.
Baina gogoratu plazerra kutsatzeko, plazerra sentitu behar duzula!

2007-04-18

irakurketa lehiaketak

Gazteei irakurtzen motibatzeko ekintza desberdinak topatu ditut. Badaude irakurketa lehiaketak. Libutegi edo iudaletxe desberdinak antolatuak, adin guztietarako daude. Nik bilbao.gauak antolatu duen azkenean parte hartu dut eta hirugarren zaria eskuratu dut.
Internetez egiten da, haiek liburu baten titulua eskegitzen dute eta bost galdera jartzen dituzte, hamabost egunetan irakurri behar duzu eta mailez erantzunak bidali, zenbat eta arinago bidali, orduan eta puntu gehiago. Bi aste eta gero beste titulu bat jartzen dute eta gauza bera egiten da, guztira bost liburu izan ziren.
Oso interesgarria iruditu zitzaidan, liburuak liburutegietan daude eta “edición de bolsillo”an ere bai.


2007-04-16

Irakurtzen ikasteko faseak

Gaur egungo gizartean irakurtzea oinarrizko trebetasun bat da, txikitatik ikasitakoa eta guztiz barneratuta dagoena. Gure inguruan zaila da topatzea irakurtzen eta idazten ez dakien pertsona batekin. Nik nire amona ezagutu nuen, eta benetan berezia zela nola moldatzen zen, agendan telefonoak bilatzeko (koloreka, edo X bat eginda, edo zuzenean buruz ikastea) edo supermerkatura joaten zenean, beste kode bat zeukan markak desberdintzeko.
Nicaraguan egon ondoren honetaz hausnarketa sakonago egin ahal izango dut, eta irakurtzen ikasteko metodoari buruz kontatuko dizuet.
Orain dela urte asko ikasi genuela irakurtzen baina ez da zaila gogoratzea erabilitako metodoa: silabikoa zena: lehenengoz letrak, gero silabak, hitzak, esaldiak...
Gaur egun konstruktibismoa indarrean dagoenez eta "hizkuntz trebetasunen didaktika" ikasgaian ikasi dugunez, beste era batean ikasten dute umeek gaur egun. Hiru fasetatik pasatzen dituzte:
- Fase logografikoa: Fase hau mundu idatziaz interea erakusten duenean hasten da. Letrak ezagutu gabe, irakurtzearen ekintza imitatzen du, hitzak asmatuz. Hitz batzuk ezagutzen ditu baina holograma bat bezala, bere osotasunean, adibidez, bere izena. Informazioa bilatzeko testuinguraz baliatzen da edo galdetzen du.
- Fase alfabetikoa: Kontzientzia fonologikoa garatzen du eta badaki fonema bananduak elkartu ahal dituela esanahiak osatzeko... Fase honetan grafiaz grafia irakurtzea lortuko du. Irakurtzeko gai izango da baina laguntza beharko du askotan, oraindik grafia nahastuko duelako: b,p,q...
Inportanteena dekodifikatzea izango da, ez esanahia aurkitzea.
- Fase ortografikoa: Irakurketa testua ulertzea izango da eta era guztietako testuak irakurriko ditu.
Honi buruz ikasketa eta argitalpen asko daude.

2007-04-01

Haurren bilakaera irakurketaren ulermenean

Aurreko postekin jarraituz, umeen irakurketarekin jarraituko dut.
Haur literaturaren eskaintza gero eta zabalagoa, azken urte hauetako gauza izan da. Lehen umeen liburuak eta helduena ez ziren asko desberdintzen, baina teknologia aurrera joan ahala edizioak asko hobetu dira, formato, marrazki eta koloreen aldetik.
"Haur literatura" ikasgaian azaldu digute formatoen garrantzia adinaren arabera:
-Txikienentzat, laukiak izaten dira eta bi orrialdeetan marazkiak agertzen dira, irakurtzeko lerro gutxi. Ume txikientzat irudi bakoitza episodio bat da, hurrengoarekin harremana ulertu gabe. Ideia solteak besterik ez du ikusten.
- Lau-bost urtekoentzat, formatoa lauki zuzena izaten da, horizontala edo bertikala izan daiteke. Bertan irudiak eskumako orrian agertzen dira eta letrak ezkerrekoan. Haiek ikusteko eta norbaitek irakurtzeko. Adin honekin episodioen arteko lotura ikusten dute, pertsonaia bera delako, denborazko harremana ulertu gabe.
- Zazpi urtetik gora, formatoa lauki zuzena bertikala izaten da eta gero eta marrazki gutxiago agertuz doaz, agertzekotan beti eskumako aldean, eta gero eta testu gehiago. Hauek, narrazioaren barneko egitura ulertzen hasten dira. Guztiz barneratu arte.