Arestian umeek nola ikasten duten irakurtzen aipatu dudan moduan laburtuko dut idazten ikasteko gainditu behar dituzten faseak, "hizkuntz trebetasunen" ikasgaian ikasi dugun bezala. Bost fase dira:
1. Fasea: Pertsona alfabetatuaren idazte ekintzak imitatu. Nahiz eta idazten ez jakin eta letrak ezagutu ez, marren eta borobilen bidez "idazten" dute. Egiten dutena ikurrak dira. Idazkera bereizgabea da.
2. Fasea: Idazkera bereiztuak sortzeko produkzio formalki arautua deitu ahal diogu. Idatzien ezaugarri formalez interesatuta daude, letrak bereizten dituztelako, bere hipotesiak egiten hasten dira.
3. Fasea: Hitzaren zatitze silabikoaz sortutako produkzioak. Idatziak ahozko hizkuntzaren soinuekin harreman duela konturatzen dira. Silabaz ohartzen dira, eta silaba bakoitzeko letra bat baino ez dute jartzen, aho kolpe bakoitzeko letra bat.
4. Fasea: Hitzaren zatitze silabiko-alfabetikoa sortutako produkzioak. Orain fonema guztiak identifikatzen dituzte eta silaba bakoitzean ea letra guztiak jartzen dituzte, oraindik letrak ikasten ari denez, ez ditu denak ondo bereizten.
5. Fasea:Hitzaren zatitze alfabetikoaz sortutako produkzioak. Letra eta soinuaren arteko korrespondentzia fonetikoa,soinuen balio konbentzionalaren gainean oinarrituta. Arazoren bat izan dezake fonema batzuk idaztean edo silaba trabatuetan. Baina hemendik aurrera prest dago hitz guztiak idazteko.
Oso gai interesgarria eta luzea da, Emilia Ferreiro eta Ana Teberosky honetan aritu dira eta liburu bat dute, bertan umeak nola ikasten duten azaltzen dute.
2007-05-16
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario