2007-06-10

Tailerrei buruz zehaztuz...

Aurreko post batean aipatu dudanez Deustuko liburutegian idazteko tailerrak antolatu dira, nik bitan egon naiz eta partaideen artean harreman oso ona sortu da. Hau dela eta web orri bat sortu dugu egindako lan batzuk publikatzeko. Sortu berria da eta oraindik osatatzen ari gara.

Gutariko batek Pedro liburu bat publikatu du «Historias de luz y sabiduría» eta Bilboko liburu azokan sinatzen egon da. Honetaz gain web orri bat dauka ipuinak publikatzeko, berari bidaltzeko aukera dago eta berak hor eskegitzen ditu.


Idazteko grina daukagunontzat eta zure ipuina publikatuta ikusi nahi baduzu narrador.es orrialdea dago, bertan besteen idatziak irakurri ditzakezu, irakurtzeko iradokizunak eta bitxikeri desberdinak.

2 comentarios:

Unknown dijo...

Aupa Joana.
Benetan gustatzen ari zaidala zure lana.
"Pedro" izenarekin egin duzun linka ez dut uste ondo egina dagoenik.
Saiatu zaitez konpontzen, mesedez.
Animo eta aurrera. Lana polita da eta.

liburuz liburu dijo...

Kaixo!
Konponduta dago. Berak ere komentatu egin dit eta link berria egiteko beste helbide bat eman dit. Orain ondo doa.
Eskerrik asko!
Joana