2007-03-28

Umeak eta irakurketa

Irakurtzearen garrantzia argi dago baina irakurtzeko gustua, beharra, plazerra zelan piztea jakin nahiko lukete hainbat hezitzailek eta gurasok.
Historiak entzutea denoi gustatzen zaigu, umeek ipuinak kontatzen dietenean izugarri disfrutatzen dute. Arazoa etortzen da, entzutetik irakurtzera pasatu behar dutenean...
Pausu hau oso garrantzitsua dela uste dut, eta nagusien aldetik esfortzua eskatzen du. Irakurtzeko unea plazerrarekin lotu behar dutelako eta ez beharrararekin...
Irakurtzeari gustua hartzeko irakurri behar dela esaten da, beraz ez dago kasu galdurik, edozein momentutan deskubritu daitekelako irakurketaren plazerra.
Gaur egun, gero eta garrantzi handiago ematen zaio irakurtzeari. Teknologia berriak direla eta, askotan gazteek nahiago dutelako telebista, ordenagailu edo play-stationaren aurrean jartzea, liburu batekin baino.
Horregatik irakurketarako ohiturak sortzeko, iragarkiak sortzeaz gain, tailer eta ekintza desberdinak antolatzen dira eskoletan, liburu azoketan etabar.

No hay comentarios: