2007-06-10
Gomendio batzuk
"La higuera" Ramiro Pinilla
"Belarraren ahoa" Harkaitz Cano
"El atentado" Yasmina Khadra
...
Idazteari buruz esan nahi dut, batzuetan idazteko gogoa dugula baina ideiak ez datoz gure bila, Gianni Rodariren "Gramatika de la fantasia" n proposamen erresak agertzen dira, sormena esnatzeko.
Eta hortik aurrera disfrutatu!
Tailerrei buruz zehaztuz...
Aurreko post batean aipatu dudanez Deustuko liburutegian idazteko tailerrak antolatu dira, nik bitan egon naiz eta partaideen artean harreman oso ona sortu da. Hau dela eta web orri bat sortu dugu egindako lan batzuk publikatzeko. Sortu berria da eta oraindik osatatzen ari gara.
Gutariko batek Pedro liburu bat publikatu du «Historias de luz y sabiduría» eta Bilboko liburu azokan sinatzen egon da. Honetaz gain web orri bat dauka ipuinak publikatzeko, berari bidaltzeko aukera dago eta berak hor eskegitzen ditu.
Idazteko grina daukagunontzat eta zure ipuina publikatuta ikusi nahi baduzu narrador.es orrialdea dago, bertan besteen idatziak irakurri ditzakezu, irakurtzeko iradokizunak eta bitxikeri desberdinak.
2007-05-28
idazteko tailerrak
Honetarako nire esperientziagatik idazteko tailerrak interesgarriak direla esango nuke. Idaztea gustoko duten beste pertsonekin elkartzen zarelako eta idazteko proposamen desberdinak lantzen dirlako.
Tailerrak idazketaren alde ludikoa esperimentatzeko dira, batez ere.
Bilbon bertan aukera desberdinak daude:
Alfa tailerra Orain dela urte asko egon nintzen, pribatua da eta agian pixka bat garestia baina ondo antolatuta dago eta asko ikasten da.
Beste aukera batzuk ere badaude, Deustuko liburudendan, esate baterako,
antolatzen dira tailerrak, aurten bi egon dira. Idazketarekin jolasteko eta primeran pasatzeko. Irailerako beste bat egiteko asmoa dago.
Hauek bezalako beste asko daude, gero eta gehiago, tailerrak on line eskaintzen ari dira eta azken urte hauetan gero eta ugariagoak dira eta uda bueltan dagoela itentsiboak ere badaude.
2007-05-21
2007-05-16
Nola ikasten duten umeek idazten.
1. Fasea: Pertsona alfabetatuaren idazte ekintzak imitatu. Nahiz eta idazten ez jakin eta letrak ezagutu ez, marren eta borobilen bidez "idazten" dute. Egiten dutena ikurrak dira. Idazkera bereizgabea da.
2. Fasea: Idazkera bereiztuak sortzeko produkzio formalki arautua deitu ahal diogu. Idatzien ezaugarri formalez interesatuta daude, letrak bereizten dituztelako, bere hipotesiak egiten hasten dira.
3. Fasea: Hitzaren zatitze silabikoaz sortutako produkzioak. Idatziak ahozko hizkuntzaren soinuekin harreman duela konturatzen dira. Silabaz ohartzen dira, eta silaba bakoitzeko letra bat baino ez dute jartzen, aho kolpe bakoitzeko letra bat.
4. Fasea: Hitzaren zatitze silabiko-alfabetikoa sortutako produkzioak. Orain fonema guztiak identifikatzen dituzte eta silaba bakoitzean ea letra guztiak jartzen dituzte, oraindik letrak ikasten ari denez, ez ditu denak ondo bereizten.
5. Fasea:Hitzaren zatitze alfabetikoaz sortutako produkzioak. Letra eta soinuaren arteko korrespondentzia fonetikoa,soinuen balio konbentzionalaren gainean oinarrituta. Arazoren bat izan dezake fonema batzuk idaztean edo silaba trabatuetan. Baina hemendik aurrera prest dago hitz guztiak idazteko.
Oso gai interesgarria eta luzea da, Emilia Ferreiro eta Ana Teberosky honetan aritu dira eta liburu bat dute, bertan umeak nola ikasten duten azaltzen dute.
idazketari buruz hausnartzen...
Erabat erlazionatuta daudelako bi ekintza hauek eta niri oso interesgarriak iruditzeaz gain, biak gustoko ditut.
Irakurtzeak idazteak baino esfortsu txikiagoa eskatzen du, baina idaztean sortzen ari zara, zuretzat eta besteentzat.
Idazle askok diote idazteko beharra dutela, hauxe ez da nire egoera, nik idaztea dut gustoko denbora gutxi eskeintzen diot.
Idaztearen inguruan betiko galdera aipatu beharko ditugu. Idazlea jaiotzen da edo egiten da? Nire ustez jaiotzez zeozer egon behar da, gero hori garatu dezakezu edo ahaztu...
Nire hausnarketa eta proposamenak idazketa hobby bat bezala hartzen dutenentzat da, plazerragatik...
2007-05-15
Liburuen trukaketa
Liburuak altxorrak dira. Irakurtzen dugun bitartean beste esperientzia batzuk bizitzen ditugu eta denboran zehar bidaiatzen dugu. Eguneroko kezkak eta arazoak ahazten ditugu beste bizitza batzuk bizitzeko; batzuetan arriskutsuagoak, besteetan zoriontsuagoak...
Baina irakurri ondoren hor gelditzen da gure altxorra, apalean, eta baten bat berrirakurriko dugu.
Nahiz eta liburuei buruz dugun ideia erromantikoa izan, onartu behar dugu liburutegi on bat lortzea dirutza dela. Liburutegiak daude aukeran, eta irakurle amorratuen arteko liburuen trukaketa, "Bookcrossing" izena dauka ekintza honek.
Deskubritutako altxorrak konpartitzea du helburu sortutako komunidade honek.
Ideia polita da. Editorialek, aldiz, bestelako ideia izango dute...
Adituek hitz egiten dute...
Oso liburu interesgarria, laburra eta errez irakurtzekoa da. Gomendatzen dizuet.
2007-04-25
Irakurtzeko plazerra kutsatzeko...
Badaude erantzun saiatu direnak eta ideaia aproposak planteatu dutenak.
Umeei irakurtzeko plazerra deskubritzen laguntzeko 11 pausu
proposatzen dituzte.
Baina gogoratu plazerra kutsatzeko, plazerra sentitu behar duzula!
2007-04-18
irakurketa lehiaketak
Gazteei irakurtzen motibatzeko ekintza desberdinak topatu ditut. Badaude irakurketa lehiaketak. Libutegi edo iudaletxe desberdinak antolatuak, adin guztietarako daude. Nik bilbao.gauak antolatu duen azkenean parte hartu dut eta hirugarren zaria eskuratu dut.
Internetez egiten da, haiek liburu baten titulua eskegitzen dute eta bost galdera jartzen dituzte, hamabost egunetan irakurri behar duzu eta mailez erantzunak bidali, zenbat eta arinago bidali, orduan eta puntu gehiago. Bi aste eta gero beste titulu bat jartzen dute eta gauza bera egiten da, guztira bost liburu izan ziren.
Oso interesgarria iruditu zitzaidan, liburuak liburutegietan daude eta “edición de bolsillo”an ere bai.
2007-04-16
Irakurtzen ikasteko faseak
Nicaraguan egon ondoren honetaz hausnarketa sakonago egin ahal izango dut, eta irakurtzen ikasteko metodoari buruz kontatuko dizuet.
Orain dela urte asko ikasi genuela irakurtzen baina ez da zaila gogoratzea erabilitako metodoa: silabikoa zena: lehenengoz letrak, gero silabak, hitzak, esaldiak...
Gaur egun konstruktibismoa indarrean dagoenez eta "hizkuntz trebetasunen didaktika" ikasgaian ikasi dugunez, beste era batean ikasten dute umeek gaur egun. Hiru fasetatik pasatzen dituzte:
- Fase logografikoa: Fase hau mundu idatziaz interea erakusten duenean hasten da. Letrak ezagutu gabe, irakurtzearen ekintza imitatzen du, hitzak asmatuz. Hitz batzuk ezagutzen ditu baina holograma bat bezala, bere osotasunean, adibidez, bere izena. Informazioa bilatzeko testuinguraz baliatzen da edo galdetzen du.
- Fase alfabetikoa: Kontzientzia fonologikoa garatzen du eta badaki fonema bananduak elkartu ahal dituela esanahiak osatzeko... Fase honetan grafiaz grafia irakurtzea lortuko du. Irakurtzeko gai izango da baina laguntza beharko du askotan, oraindik grafia nahastuko duelako: b,p,q...
Inportanteena dekodifikatzea izango da, ez esanahia aurkitzea.
- Fase ortografikoa: Irakurketa testua ulertzea izango da eta era guztietako testuak irakurriko ditu.
Honi buruz ikasketa eta argitalpen asko daude.
2007-04-01
Haurren bilakaera irakurketaren ulermenean
Haur literaturaren eskaintza gero eta zabalagoa, azken urte hauetako gauza izan da. Lehen umeen liburuak eta helduena ez ziren asko desberdintzen, baina teknologia aurrera joan ahala edizioak asko hobetu dira, formato, marrazki eta koloreen aldetik.
"Haur literatura" ikasgaian azaldu digute formatoen garrantzia adinaren arabera:
-Txikienentzat, laukiak izaten dira eta bi orrialdeetan marazkiak agertzen dira, irakurtzeko lerro gutxi. Ume txikientzat irudi bakoitza episodio bat da, hurrengoarekin harremana ulertu gabe. Ideia solteak besterik ez du ikusten.
- Lau-bost urtekoentzat, formatoa lauki zuzena izaten da, horizontala edo bertikala izan daiteke. Bertan irudiak eskumako orrian agertzen dira eta letrak ezkerrekoan. Haiek ikusteko eta norbaitek irakurtzeko. Adin honekin episodioen arteko lotura ikusten dute, pertsonaia bera delako, denborazko harremana ulertu gabe.
- Zazpi urtetik gora, formatoa lauki zuzena bertikala izaten da eta gero eta marrazki gutxiago agertuz doaz, agertzekotan beti eskumako aldean, eta gero eta testu gehiago. Hauek, narrazioaren barneko egitura ulertzen hasten dira. Guztiz barneratu arte.
2007-03-28
irakurketa bultzatzeko iragarkiak
Aurreko postean aipatu dudanez, irakurketa bultzatzeko iragarkiak egin dira, hauxe ezagunena izan da, agian sortu duen polemikagatik. Nire ustez ideia ona da baina aurkezteko era zalantzan jartzeko.
Oso iritzi desberdinak topatu ditut honen inguruan; batzuk guztiz alde eta beste batzuk, aldiz kontran.
Umeak eta irakurketa
Historiak entzutea denoi gustatzen zaigu, umeek ipuinak kontatzen dietenean izugarri disfrutatzen dute. Arazoa etortzen da, entzutetik irakurtzera pasatu behar dutenean...
Pausu hau oso garrantzitsua dela uste dut, eta nagusien aldetik esfortzua eskatzen du. Irakurtzeko unea plazerrarekin lotu behar dutelako eta ez beharrararekin...
Irakurtzeari gustua hartzeko irakurri behar dela esaten da, beraz ez dago kasu galdurik, edozein momentutan deskubritu daitekelako irakurketaren plazerra.
Gaur egun, gero eta garrantzi handiago ematen zaio irakurtzeari. Teknologia berriak direla eta, askotan gazteek nahiago dutelako telebista, ordenagailu edo play-stationaren aurrean jartzea, liburu batekin baino.
Horregatik irakurketarako ohiturak sortzeko, iragarkiak sortzeaz gain, tailer eta ekintza desberdinak antolatzen dira eskoletan, liburu azoketan etabar.
2007-03-21
Aurkezpena
Bai hauen garrantzia bai hau gustoko dutenentzako dauden aukera desberdinei (idazteko tailerrak, irakurketarako motibazioa...)
2007-03-14
Harrerak
Irakurtzea eta idaztea gustatzen zaidanez espazio hau sortu dut, honen inguruan pentsatzen dudana idazteko eta hausnartzeko. Aldi berean aurkitzen dudan informazio interesgarriarekin osatuko dut.
Blog honen gaia oso orokorra da: Hitzen mundua eta liburuak. Nik egin nahi izan dudana da irakurtzen eta idazten gustatzen zaien pertsonei txoko bat sortu.
Nire asmoa irakurketari buruz informazio desberdina biltzea da: nola ikasten dugun irakurtzen, nola motibatu umeei irakurtzea gustokoa izan dezaten, irakurtzeko liburuen proposamenak, gai honen inguruan esandakoak, elkarrizketak, artikuluak...
Beste alde batetik, idaztea gustatzen zaion jendeari, idazteko proposamenak, idazteko tailerrak, ipuinen lehiaketak, web guneak...
Era labur batean esanda, blog honen helburuak izango lirateke irakurketa eta idazketaren prozesua zein den txikitatik eta hemendik aurrera zelan bultzatu eta gai hauetan interesatuta daudenentzat bestelako informazioa eskeintzea.
Topatu ahal izango dituzun gaien artean:
- Irakurketaren garrantzia.
- Irakurketa bultzatzeko dauden proiektuak eta teknikak.
- Adin desberdinetarako proposatutako liburuak.
- Idazteko proposamenak.
- Idaztea gustoko duten pertsonentzako web guneak
Espero dut zuen gustokoa izatea eta disfrutatzea!